XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dirkek zapata-kaxan sartzen du atzera bere trapuzko panpina zarpaildua.

Ozta ozta juxtu-juxtu igartzen zaio lehenago zuria izandakoa dela.

Buruan zituen harizko ile marroietarik pare bat soilik geratu zaizkio.

- Ez du hoztu behar - dio Dirkek eta egunkari bat ezartzen dio gainean.

Panpina daukan zapata-kaxa, zur kontratxapatuzko kaxaren gainean dago.

Linternak argitzen du guzti hau.

Dirkek dio: - Lehenago neurekin eramaten ninan panpina ohera.

- Bera gabe ezin nindunan lokartu.

- Hartzen ninan eskuan eta zerbait kontatzen nionan.

- Esnatzen nintzenean, han egoten huen nonbait.

- Ohearen aurrean edo nire oinetan.

- Gauez paseatzera joaten huen.

- Eutsion - dio Dirkek.

Juttak eskuztatu egiten du, panpina bera bezain biguina da.

- Eraman ezak berriz ere ohera eta kito proposatzen dio Juttak.

- Hazitakoan ezkutatuko duk.

- Orduan ez dik inork aurkituko, eta inork ez dik barre egingo.